Santa Ana hotela toki paregabean
dago kokatuta, mendiz eta zelaiz inguratuta. Ikuspegi
paregabea eskaintzen du. Udalaitz mendiaren magalean
dago, Udala auzoan; Arrasate erdigunetik, Garaia parke
teknologikotik eta Mondragon Unibertsitatetik pauso
batera.
Arrasate ezaguna da nazioartean, mugimendu kooperatibistaren
sorlekua eta sustatzailea izateagatik eta, era berean,
MCCren (Mondragón Corporación Cooperativa)
egoitza bertan dagoelako .
Turismoari dagokionez, Arrasatek aukera ugari eskaintzen
ditu, ordubete eskasera baititu Bilbo, Donostia, Iruñea
eta Gasteiz. Hori gutxi balitz, xarma handiko herriak
ditugu inguruan; hala nola, Aramaio, Oñati
eta Leintz-Gatzaga.
Horrez gain, kirola egiterik ere bada Arrasaten: mendi-ibilaldiak,
golfa edota igeriketa Udala auzoko igerilekuan, eguraldia
lagun izanez gero .
Links:
www.arrasate-mondragon.org
www.gipuzkoaturismo.net
www.pologaraia.es
www.paisvascoturismo.net
www.goiena.net
www.debagoiena.net
www.gipuzkoa.net
www.euskadi.net
www.bergara.net
www.oñati.org
|